UDAKOAK:
Barnetegia aukera paregabea da euskaltegian aurrera egin ahala euskaraz bizitzeko pausoa eman nahi duten ikasleentzat, izan ere, ikasleek euskaltegitik kanpo oso aukera gutxi izaten dute euskaraz aritzeko.
Barnetegian bi astez egun osoa euskaraz aritzea ezinbesteko laguntza izaten da ikas prozesuaren erritmoan, hauxe baita euskara ikasteko biderik eraginkorrena, urtean zehar ikasitakoa finkatzeaz gain, mintzamen zein ulermenean aurrerapauso nabarmenak emateko.
Inguru euskaldunean murgilduta, ikasleek era naturalean eskuratzen dituzte komunikaziorako ezinbesteko tresnak; horretarako garrantzitsuak dira goizetako eskolak eta arratsaldeetako irteerak eta propio sortutako ekintzak.
Udako hilabeteetan (uztailean, abuztuan eta irailean) antolatzen ditugu Nafarroako Lesaka herri euskaldunean.
Informazioa gehiago hemen.
Noiz | Maila | Iraupena | Prezioa |
Uztailaren 16tik 29era Abuztuaren 20tik irailaren 3ra Irailaren 4tik 17ra |
B1, B2, C1 |
14 egun (100 ordu) |
510€ |
Harramenaterako:
Nafarroako ikasleak Tel.: 948 22.22.46 / 948 63.77.96 / E-posta: bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus
Arabako ilaskeak Tel.: 945 15 43 41 / Fax: 945 15.51.75 / E-posta: aratz@ikaeuskaltegiak.eus